E-Learning erabilerraza

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak, APTES eta GUREAK erakundeekin batera eta Kutxa fundazioaren diru-laguntzari esker, adimen-desgaitasuna duten pertsonen on line formakuntza diseinatzeko oinarrizko eskakizunak barnebiltzen dituen dekalogoa, nahi duenarentzat eskuragarri jarri du. Proiektu honetan, adimen-desgaitasuna duen pertsona baten ikasketa ezaugarriei moldatutako, Internet bidezko formazio bat garatzeko, oinarrizko gida egin da.

http://accesibilidadonline.asmoz.org/

Egun, desgaitasuna, gizarte testuinguru batean funtsezko desabantaila bat irudikatzen duen pertsonaren funtzionamendu mugen adierazletzat jotzen da, betiere, funtzionamendu egoera bati erreferentzia eginez, ez kondizio bati. Horrela, marko teorikoa, giza-funtzionamenduaren bost dimentsioen eta horrek, laguntza-paradigmekiko duen harremanean ardazten da.

Hortaz, hurrengo oinarrizko hiru prozesutan dauden laguntza beharretan zentratuko gara batez ere: Arreta, Memoria eta Pertzepzioa.

Laguntza beharrak, era berean, on line formakuntza baten diseinu prozesuaren hurrengo ataletan banatu dira (kontutan izanda, ikasmaterialen diseinua ardatza dela eta gainerako elementuak hari kateatzen direla):

  1. Moodle (Content Management System, LCMS). Irakaskuntza kudeatzeko sistema da Moodle, on line moldeko ikastaroak sortzeko programa-multzoa. Erreminta hau, librea, estandarra eta Asmoz Fundazioak erabiltzen duena dela kontutan hartuz, erreferentziatzat hartu da.
  2. Ikasmaterialen diseinua.

Gogoratu:

  • Adimen-desgaitasuna ez da buruko gaixotasuna.
  • Adimen-desgaitasuna duten pertsonak, hiritarrak dira gainontzekoak bezala.
  • Pertsona guzti hauek berezkoak diren gaitasun, gustu, amets eta beharrak dituzte. Guztiok bezala.
  • Adimen-desgaitasuna duen pertsona orok aurrera egin dezake, laguntza egokia jaso ez gero.

Anima zaitez! Edozein dela zure parte-hartzea desgaitasuna duen pertsonei moldatutako formakuntza baten diseinu-prozesuan, ñabardurak izan arren, funtsean, beste edozein diseinu prozesuren parekoa dela ikusiko duzu.

Horrelako formakuntza motak aurrera eramateko aukera aztertzera eramatea espero dugu!

Pertsona itsuentzat teknologia lagungarriak

Pertsona itsuentzat teknologia lagungarriak

Erreboluzio digitala ez da persona guztiontzat berdina izan; jokoz kanpo geratu dira persona itsuak edo ikusmen bajukoak. Ordea, badira proiektu berritzaile batzuk teknologia berriak aprobetxatuz pertsona itsuei edo ikusmen bajukoei bizitza erraztu nahi dienak. Horrerako, 3 adibide aurkezten dizkizuegu:

  • Edozein testu irakur dezakeen eraztuna: askok hatza arrastan eramanez ikasi genuen irakartzen. Keinu hori egitea nahikoa litzateke pertsona itsuei edo ikusmen bajukoei edozein testu irakur dezakeen eraztunak lagundu ahal izateko, eraztunak testua ezagutuko du eta ahots altuan esango du.

 

  • Itsuentzako betaurreko inteligenteak: pertsona itsu gehienek ikusmen baju bat mantendu ohi dute, gehienetan argiaren eta mugimentuen arabera mugatua izaten dena. Betaurreko inteligenteek ikusmen baju hori aprobetxatzen dute; erabiltzen duten kamara eta software sistemak gertu dauden objektuak detektatzen ditu eta erabiltzaileak objektu horiek ezagutu ditzaten modu erraz batean aurkezten ditu.

 

  • Itsuentzako “Appstore”-a: askok pentsatzen dugu itsua izatea oztopo bat dela smartphone edo tablet bat erabiltzeko. Aldiz, aplikazio asko existitzen dira dagoeneko itsuei bizitza errazagoa egiten dienak. Ezagunenak audioliburuak edo ahots komandoak ditugun arren, badira beste batzuk ere esaterako: KNFB Reader-a, Tap Tap See-a, txanpon identifikatzaileak edo Color ID

 

Aplikazio hauek eta beste batzuk sakonago ezagutzeko Pertsona itsuentzako teknologia lagungarriak ikastaroaren bigarren edizioa antolatu dute APTES Elkarteak eta Asmoz Fundazioak.

Asmoz Fundazioak etb-ren “Tribuaren Berbak” saioan oinarrituriko “Hizkuntzen mundua eta euskara deskubrituz” sekuentzia didaktikoak aurkeztu ditu

tribuaren berbak

Bi hizkuntza ofizialen erabilera sozialaren desoreka konpentsatzeko, euskarak lehentasunezko tratua behar duela kontutan hartuz; eta, bestetik, soziolinguistika lantzeko material gutxi dagoela ikusita, interesgarria iruditu zaigu Asmoz Fundazioan, ETB1eko “Tribuaren Berbak” programan landutako edukiak, DBH mailako material didaktiko osagarri gisa lantzea. Proiektuaren helburu nagusia da ikasleak inguratzen dituen errealitate soziolinguistikoaz jabetzea eta eleaniztasunaren eta euskararen aldeko jarrera aktiboa izan dezaten sustatzea.
Aurkezpenean parte hartu dute:
– Maite Iturbe Mendialdua, EITBren zuzendari nagusia.
– Iñaki Dorronsoro Plazaola, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioaren lehendakaria.
– Kike Amonarriz Gorria, proiektuaren zuzendaria.
– Iñaki Zapirain Retegi, sekuentzia didaktikoen koordinatzailea.
– Josune Zabala Alberdi, aholkulari metodologikoa.
Egitasmoa, Heziberri 2020 Planaren hezkuntza eredu pedagogikoaren markoan, Eusko Jaurlaritzaren EIMA 2.0 Ikasmaterial digitalak argitaratzeko programari esker garatu ahal izan da, Soziolinguistika Klusterraren aholkularitzarekin.
Informazio gehiago:

Giza Eskubideen inguruko berriak, nola komunikatu behar dira?

Giza Eskubideak

Giza Eskubideen gaia egun pil-pilean dagoen gai nagusietako bat da, bai kaleko jendearen ahotan zein komunikabideetan. Izan ere, mundu mailan ematen ari diren gertaerek, egun, XXI.mendean gauden honetan, Giza Eskubideen urraketa eta zapalketak oraindik ematen direla argi erakusten digute.

Baina nola komunikatu daiteke hori guztia era egoki eta zuzen batean? Gizabanako guztiek dute iritzi-eta adierazpen-askatasuna. Eskubide horrek barne hartzen du erlijioa eta sinesmena aldatzeko askatasuna eta bakoitzaren iritziengatik inor(k) ez gogaitzeko eskubidea, ikerketak egitekoa eta informazioa eta iritziak mugarik gabe eta nolanahiko adierazpidez jaso eta zabaltzekoa.

Hori guztia kontutan hartuta kazetariek kontu handiz ibili beharra daukate informazioa landu eta helarazterako orduan. Eurek emandako berria, edo idatzitako notizia, milaka eta milaka pertsonek irakurri, entzun edo ikusiko baitute eta horrek izan dezakeen efektu biderkatzailea ikaragarria da. Horregatik, funtsezkoa da berria argitaratu aurretik egin behar den lanketa prozesua. Horretan piska bat sakondu nahi izanez gero, Asmoz Fundazioak aurten 2.urtez jarraian antolatu duen Giza Eskubideak eta Hedabideak ikastaroa gomendatzen dizuet.

Sare sozialetan egotea beharrezkoa al da?

sare sozialak

Sare sozialen joko-zelaia asko aldatu da azken urteetan eta korapilatzen ari da kontua. Aditu batzuen ustez, gero eta zailagoa da marketing-a sare sozialetan egitea. Kultur arloko elkarte, erakunde eta egitasmo asko sarean daude eta sare sozialak erabiltzen dituzte. Baina, zergatik daude sare sozialetan? Ondo erabiltzen al dituzte? Zer espero dute jarraitzaileengatik? Eta jarraitzaileek markarengatik? Kultur arloko profesionalengan pentsatuz, Asmozentzat garrantzitsua da komunikazioarengaia eta zentzu horretan hainbat ikastaro-proposamen dauzkagu 2016/2017 ikasturterako.

 

IAB (Interactive Advertising Bureau) erakundeak egindako sare sozialen inguruko azken azterketatik datu eta joera batzuk nabarmendu nahi ditugu gaurkoan, zuentzat interesgarri izan daitezkeelakoan. Ageriko datuak izan daitezke batzuentzat, baina marka ugarik kontuan hartzen ez dituztenak oraindik euren estrategiak diseinatzeko garaian. Honatx azpimarratu nahi izan ditugun datuak:

 

  • Marka bat sare sozialetan jarraitzen hasteko arrazoi nagusiak dira informatuta egoteko nahia (%47), markarekiko identifikazioa (%36) eta onuraren bat jasotzeko asmoa (zozketak/ beherapenak). Joera horiek azken bi urtetan mantendu egin dira.

 

  • Marka bat jarraitzen segitzeko arrazoiak, berriz, ondokoak dira: eduki interesagarriak eta kalitatezkoak plazaratzea eta gaur egungo gaiak eskaintzea eta lantzea. Bezeroaren Arreta Zerbitzu onagatik ere marka baten jarraitzaile izateko joera handitu egin da, azterketaren arabera.

 

  • Facebook da marka bat jarraitzeko gehien erabiltzen den sare soziala (%81), Twitter ondoren (%25) eta Instagram atzetik (%11).

 

  • Kultura, teknologia eta moda esparruak dira erabiltzaileek gehien jarraitzen dituztenak. Emakumeek gehien kultura eta moda, eta gizonezkoek, berriz, teknologia.

 

  • Azterketan parte hartu duten %31entzat marka bat sare sozialetan baldin badago, harekiko konfiantza handitu egiten da. Gazteak dira batez ere hori pentsatzen dutenak. %65ak, aldiz, uste du marka bat sare sozialetan egon edo ez, hori ez dela konfiantzarako erabakigarria.

Bideo-jokoak sortu eta garatu

Bideo-joko baten sorkuntza, diziplina anitzeko proiektu teknologiko bat da, zeinetan profil eta trebetasun desberdineko profesionalek, ideia bat gorpuzteko, beraien ekarpen berezitua egiten duten.

Saio honetan prozesu honi buruz gehiago ikasi eta bideo-joko independente eta komertzial baten arteko desberdintasunak ezagutuko ditugu, baita bideojokoak egitean aukeratzen diren erreminta teknologikoen garrantziaz eztabaidatu ere.

Data: 2015/12/10

Xehetasun guztiak ikusi

Ekitaldiak

 

DATOZEN EKITALDIAK

Bideo-jokoak sortu eta garatu

2015/12/10

Bideo-joko baten sorkuntza, diziplina anitzeko proiektu teknologiko bat da, zeinetan profil eta trebetasun desberdineko profesionalek, ideia bat gorpuzteko, beraien ekarpen berezitua egiten duten.

Saio honetan prozesu honi buruz gehiago ikasi eta bideo-joko independente eta komertzial baten arteko desberdintasunak ezagutuko ditugu, baita bideojokoak egitean aukeratzen diren erreminta teknologikoen garrantziaz eztabaidatu ere.

IGAROTAKO EKITALDIAK

MOOCetan ikasten al da?

2014/12/12

MOOCetan ikasten al da?

Zer dira MOOCak? Zeintzuk dira eskaintzen dituzten abantailak? eta desabantailak? Ikasteko egokiak dira? Irakasteko aproposak?

Alde batetik, promesa bat: punta-puntako gaiak esfortzu ekonomikorik egin gabe ikastea, munduko unibertsitate ospetsuenetako irakasle adituenen eskutik, edozein tokitan eta era masiboan; baina, beste aldetik, eredu metodologikoa benetan eraldatzailea al da, haustura eragiten du edota indarberritzen al ditu egungo proposamenak?


ETE, sare sozialak eta ekintzailetza

2014/12/09

ETE, sare sozialak eta ekintzailetza

Sare Sozialetan pertsonak dira komunikatzen duten “bakarrak” eta markak eta enpresak bide guztietatik sare sozialetan parte hartu nahi dutenak dira, baita komunikazio ingurune berri honen erabileretara moldatu behar dutenak.

Sare sozialen “adiskidetasun” kontzeptuak errealitatearekin zerikusi handirik ez izan arren, zein modutan loturik gauden erakusten dute, hau da, berehala eta lehenago baino askoz jende gehiagorekin. Nahiz eta egitate hau barneratzea zertxobait zaila izan eta bizitza pertsonalean erabilgarritasun gutxi izan, bizitza profesionalean abantailak ditu zalantzarik gabe, gutxienez, enpresa bezero eta marketin eta salmenta aukera anitzei dagokienez eta, batez ere, freelance, ekintzaile edo autonomoaren eredupean lan egin nahi dutenentzat nahiz ETE-entzat (Enpresa Txiki eta Ertainak) bere jardueraren zati handi bat aurrera eramateko edo bere zerbitzuak osatzeko hirugarrenen beharra dutenean.