E-Learning erabilerraza

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak, APTES eta GUREAK erakundeekin batera eta Kutxa fundazioaren diru-laguntzari esker, adimen-desgaitasuna duten pertsonen on line formakuntza diseinatzeko oinarrizko eskakizunak barnebiltzen dituen dekalogoa, nahi duenarentzat eskuragarri jarri du. Proiektu honetan, adimen-desgaitasuna duen pertsona baten ikasketa ezaugarriei moldatutako, Internet bidezko formazio bat garatzeko, oinarrizko gida egin da.

http://accesibilidadonline.asmoz.org/

Egun, desgaitasuna, gizarte testuinguru batean funtsezko desabantaila bat irudikatzen duen pertsonaren funtzionamendu mugen adierazletzat jotzen da, betiere, funtzionamendu egoera bati erreferentzia eginez, ez kondizio bati. Horrela, marko teorikoa, giza-funtzionamenduaren bost dimentsioen eta horrek, laguntza-paradigmekiko duen harremanean ardazten da.

Hortaz, hurrengo oinarrizko hiru prozesutan dauden laguntza beharretan zentratuko gara batez ere: Arreta, Memoria eta Pertzepzioa.

Laguntza beharrak, era berean, on line formakuntza baten diseinu prozesuaren hurrengo ataletan banatu dira (kontutan izanda, ikasmaterialen diseinua ardatza dela eta gainerako elementuak hari kateatzen direla):

  1. Moodle (Content Management System, LCMS). Irakaskuntza kudeatzeko sistema da Moodle, on line moldeko ikastaroak sortzeko programa-multzoa. Erreminta hau, librea, estandarra eta Asmoz Fundazioak erabiltzen duena dela kontutan hartuz, erreferentziatzat hartu da.
  2. Ikasmaterialen diseinua.

Gogoratu:

  • Adimen-desgaitasuna ez da buruko gaixotasuna.
  • Adimen-desgaitasuna duten pertsonak, hiritarrak dira gainontzekoak bezala.
  • Pertsona guzti hauek berezkoak diren gaitasun, gustu, amets eta beharrak dituzte. Guztiok bezala.
  • Adimen-desgaitasuna duen pertsona orok aurrera egin dezake, laguntza egokia jaso ez gero.

Anima zaitez! Edozein dela zure parte-hartzea desgaitasuna duen pertsonei moldatutako formakuntza baten diseinu-prozesuan, ñabardurak izan arren, funtsean, beste edozein diseinu prozesuren parekoa dela ikusiko duzu.

Horrelako formakuntza motak aurrera eramateko aukera aztertzera eramatea espero dugu!

Zure Nortasun Digitala eta online ospea zaintzen al dituzu?

branding personal

Espainiar estatuan, biztaleria osoaren %50ak egunero interneten nabigatzen duela diote estatistikek. Hauetariko askok, sare sozialetan profil bat dute edo izango dute, gainera. Gutako askok Facebook, Twitter, Instagram zein LinkedIn sare sozialetan presentzia dugu.

Hasiera batean, sare sozial hauek arlo pertsonalerako edo harremanan sozialak indartzeko sortuak izan ziren arren, gaur egun sare sozial pertsonalez gain, profesionalak indarra hartzen doazela argi ikus dezakegu.

Sare sozial profesionalak pertsona zein negozioentzat interesgarriak dira. Pertsonek lana topatzeko eta beraien kontaktu sarea handitzeko erabiliko dituzten bitartean, negozio edo enpresek, kolaboratzaile, bezero edo bazkide berriak bilatzeko erabiltzen dituzte.

Batean zein bestean ikusgarritasuna lortzeaz gain, jarraitzaileen konfidantza lortzea ezinbestekoa izango da. Horrez gain, komunitate edo jarraitzaile sarearen kalitatea eta hauek duten ezagutza maila ahalik eta aberasgarriena izatea komeni da.

Paradoxa dirudien arren, indibidualismoa nagusi den gizarte honetan, Informazio eta Komunikazio Teknologien garapenari esker, web 2.0 esparrua parte hartzailea da oso. Esparru digital horietan arrakasta izateko, etengabean beste pertsona zein profesionalekin harremanetan egotea ezinbestekoa da, gure iritziak edota geuk sorturiko edukia partekatzea.

Esparru digital ezbedinetan (sare sozialak, blogak, web-orriak…) ipintzen ditugun eduki, argazki, iritzi… guztiak gure Aztarna Digitala sortuz doaz. Edozein erabiltzaile zein arlo profesionaleko pertsonak gure izena Google bilatzailean idaztea besterik ez du, guri buruz eskegita dagoen informazio guztia lortzeko.

Guk geuk edo hirugarrenek guri buruz sarean partekatu duten informazio orok, gure Nortasun Digitala sortzen joango dira. Esparru hau kontrolpean izatea ezinbestekoa izango da, hautaketa prozesu zein beste prozesu baten aurrean, kaltea eragin dezakeen informazioa egotea ekiditeko asmoz.

Sarean eskaintzen dugun lehen irudi honek, ezagutzen ez gaituen norbaitentzat gure aurkezpen gutuna suposatuko du, Ospe Digital gisa ezaguna. Gure Nortasun Digitalak eskaintzen duen irudiaren arabera, Ospe Digital hau, positiboa, negatiboa eta osatugabea izan daitekeelarik.

Gehiago ikus dezakezu Nortasun Digitalari buruz