Pertsona itsuentzat teknologia lagungarriak

Pertsona itsuentzat teknologia lagungarriak

Erreboluzio digitala ez da persona guztiontzat berdina izan; jokoz kanpo geratu dira persona itsuak edo ikusmen bajukoak. Ordea, badira proiektu berritzaile batzuk teknologia berriak aprobetxatuz pertsona itsuei edo ikusmen bajukoei bizitza erraztu nahi dienak. Horrerako, 3 adibide aurkezten dizkizuegu:

  • Edozein testu irakur dezakeen eraztuna: askok hatza arrastan eramanez ikasi genuen irakartzen. Keinu hori egitea nahikoa litzateke pertsona itsuei edo ikusmen bajukoei edozein testu irakur dezakeen eraztunak lagundu ahal izateko, eraztunak testua ezagutuko du eta ahots altuan esango du.

 

  • Itsuentzako betaurreko inteligenteak: pertsona itsu gehienek ikusmen baju bat mantendu ohi dute, gehienetan argiaren eta mugimentuen arabera mugatua izaten dena. Betaurreko inteligenteek ikusmen baju hori aprobetxatzen dute; erabiltzen duten kamara eta software sistemak gertu dauden objektuak detektatzen ditu eta erabiltzaileak objektu horiek ezagutu ditzaten modu erraz batean aurkezten ditu.

 

  • Itsuentzako “Appstore”-a: askok pentsatzen dugu itsua izatea oztopo bat dela smartphone edo tablet bat erabiltzeko. Aldiz, aplikazio asko existitzen dira dagoeneko itsuei bizitza errazagoa egiten dienak. Ezagunenak audioliburuak edo ahots komandoak ditugun arren, badira beste batzuk ere esaterako: KNFB Reader-a, Tap Tap See-a, txanpon identifikatzaileak edo Color ID

 

Aplikazio hauek eta beste batzuk sakonago ezagutzeko Pertsona itsuentzako teknologia lagungarriak ikastaroaren bigarren edizioa antolatu dute APTES Elkarteak eta Asmoz Fundazioak.

Zerbait berri ikasteko 4 Youtube-kate

Asmoz - 4 Youtube-kate

Jakin badakigu Youtube ia hondorik gabeko entretenimendu gune izugarria dela: bideoklip-ak, film laburrak, era guztietako bideo-muntaiak… denetarik aurki dezakegu bertan. Sarritan, ordea, ez dugu kontuan hartzen zer edo zer ikasteko edo gure burua aberasteko tokia ere izan daitekeela. Eta ikasturte hasierak zerbait berri ikasteko grina piztu badizu, horretarako propio sortutako Youtube-kateren bat bisita dezakezu. “Zerbait berri ikasteko 4 Youtube-kate” irakurtzen jarraitu

Errealitate birtuala eta helburu pedagogikoak

errealitate birtuala

Errealitate birtualak beste mundu batean murgiltzeko aukera ematen digu, edo hala saltzen digute behintzat Google, Samsung edo Sony bezalako marka erraldoiek. Errealitate birtualari buruz hitz egiten dugunean, beharbada Oculus Rift izeneko gailua edo horren antzekoak datozkigu burura, gehienbat helburu ludikoetan erabilitakoak (bideojokoak).

Hala eta guztiz ere, teknologia berri hau ez da soilik jolasteko sortu, eta Javier Arranz euskal ingeniariak duela pare bat urte argi esan zuen bezala, errealitate birtualak irakaskuntzan ere berebiziko garrantzia du.

Horrela, gaur egun irakastea eta trebatzea xede duten aplikazio interesgarri asko aurki ditzakegu hainbat alorretan. Ildo horretatik, simulazio bidezko prestakuntza erabiltzen da ibilgailuak gidatzen irakasteko, aeronautikan edo medikuntzan (kirurgia simulazioak, psikoterapia…). Era berean, beste eremu askotan baliabide hauta da errealitate birtuala: domotika, arkitektura, hirigintza, oinarrizko ikerketa, meteorologia, astrofisika, kultura ondarea, museo ikustaldiak…

Medikuntzan, esaterako, zeresan handia izan du apirilean 14an Londresko NHS ospitaleak zuzenean transmititu zuen lehen ebakuntzak. Munduan lehenengo aldiz era horretara ikus zitekeen ebakuntzan, ikasleek 360 graduko ikuspegia erabil zezaketen.

Programen artean, nabarmentzekoa da giza gorputza barrutik arakatzea proposatzen digun The Body VR, asmo handiko proiektu berritzailea.

Erakunde publikoek zein pribatuek ere teknologia hau gogo handiz hartu dutela dirudi. Esate baterako, joan den abuztuan Britainiar Museoko bisitariei Brontze Aroa inoiz baino gertuagotik ezagutzeko proposatu zien. Erakusketa berezi honetan, bisitariek 3D teknologiaren bidez berreraikitako Brontze Aroko etxe batean sartu eta bertako lanabesak eta bestelako objektuak aztertzeko parada izan zuten.

Ez dugu hala ere hain urrunera joan beharrik errealitate birtualak museoetan izan duen harrera ona frogatzeko: pasa den apirilean Eureka! Zientzia Museoak ere Altamirako kobazuloak ikusteko aukera eman zigun… museotik bertatik atera beharrik gabe, jakina.

Beraz, nabaria eta begi bistakoa da errealitate birtualak irakaskuntzan ere aplikazio asko eta askotarikoak izan ditzakeela.

Ingurumen Zuzenbidea eta parte hartzea erabaki publikoetan

Ingurumenari buruzko erabakien izaera publikoa begien bistakoa da. Hala, Espainiako Konstituzioak -9. eta 23. artikuluetan, funtsean- partaidetza eskubideetan egiten duen banaketa bat dator aurrekoarekin. Artikulu horien arabera, erabaki publikoetan parte hartzeko eskubideak aitortzea eta babestea exijitu beharra dago, baita eskubide horiei buruz herritarren partaidetza formulak bermatu ere, eskubide horiek pertsona guztien banakako zein taldeko garapenarekin zuzen loturik baitaude. Fenomeno honek, halaber, eragin zuzena du nazioarteko ingurumen arloan (1).

EK 45. artikuluak ingurumen egokirako eskubideaz ematen duen partaidetza eskubidea abiapuntu bat da, eta sektoreko ingurumen legeria guztiari eragiten dio.

Partaidetzarik gabe, bestalde, herritarrei eragiten dieten erabakiek ez dute a priori adostasunez prestatutako erabaki baten legitimitateak ematen duen onespena, edo prozedura administratibo batean zehar publikoak bere gain hartzen duenean (2), baldin eta, herritarren parte hartzea eratzerakoan, partaidetza hori hondar-eskakizun huts baino zerbait gehiago bada (3).

Gogoeta horien ildotik, gure Demetrio LOPERENA kutunak, EHUko Ingurumen Zuzenbideko Masterraren sortzaile eta urte askotan zuzendari izanak dioenez, ingurumenari eragiten dioten prozedurei dagokienez, partaidetza publikoak hiru oinarri hauek ditu euskarri:

  • “Eskakizun demokratikoa;
  • Interes taldeen ekarpen irudimentsuari deia;
  • Gizarte gatazkak aurrea hartzeko bidea”.(4)

Alderdi horiek, gaurkotasun eta interes handiko beste askorekin batera, gure onlineko Ingurumen Zuzenbide Masterraren osagai dira. Izan ere, horren hogeigarren edizioa prestatzen ari gara: Nazioarteko Zuzenbidea, Europako Zuzenbidea, klima aldaketa, arrantzalekuak, energia, giza eskubideak, kutsadura akustikoa eta atmosferikoa, Administrazio Zuzenbidea, Inpaktu Ebaluazioa, hondakinak, Zuzenbide Zibila eta Zigor Zuzenbidea, etab., dira gure programaren aurrerapen batzuk.

Oharrak:

(1) C. NAPIER, “Environmental conflict resolution”, Cameron May, Int. Law & Policy, London, 1998.

(2) Vid. A. JIMÉNEZ JAEN, “Evaluación de Impacto Ambiental y Procedimiento Administrativo”, Revista de Derecho Ambiental, nº12, 1994.

EZEIZABARRENA, “El principio constitucional de participación ante la Evaluación de Impacto Ambiental de las grandes infraestructuras”, Instituto Vasco de Administración Pública, 2006.

(3) Vid., T. R. FERNÁNDEZ RODRÍGUEZ, “Los principios constitucionales del procedimiento administrativo”, Gobierno y Administración en la Constitución Vol. I, Madrid, 1988.

(4) D. LOPERENA, “Los principios del Derecho ambiental”, Civitas-IVAP, 1998, 108. or.

Zure Nortasun Digitala eta online ospea zaintzen al dituzu?

branding personal

Espainiar estatuan, biztaleria osoaren %50ak egunero interneten nabigatzen duela diote estatistikek. Hauetariko askok, sare sozialetan profil bat dute edo izango dute, gainera. Gutako askok Facebook, Twitter, Instagram zein LinkedIn sare sozialetan presentzia dugu.

Hasiera batean, sare sozial hauek arlo pertsonalerako edo harremanan sozialak indartzeko sortuak izan ziren arren, gaur egun sare sozial pertsonalez gain, profesionalak indarra hartzen doazela argi ikus dezakegu.

Sare sozial profesionalak pertsona zein negozioentzat interesgarriak dira. Pertsonek lana topatzeko eta beraien kontaktu sarea handitzeko erabiliko dituzten bitartean, negozio edo enpresek, kolaboratzaile, bezero edo bazkide berriak bilatzeko erabiltzen dituzte.

Batean zein bestean ikusgarritasuna lortzeaz gain, jarraitzaileen konfidantza lortzea ezinbestekoa izango da. Horrez gain, komunitate edo jarraitzaile sarearen kalitatea eta hauek duten ezagutza maila ahalik eta aberasgarriena izatea komeni da.

Paradoxa dirudien arren, indibidualismoa nagusi den gizarte honetan, Informazio eta Komunikazio Teknologien garapenari esker, web 2.0 esparrua parte hartzailea da oso. Esparru digital horietan arrakasta izateko, etengabean beste pertsona zein profesionalekin harremanetan egotea ezinbestekoa da, gure iritziak edota geuk sorturiko edukia partekatzea.

Esparru digital ezbedinetan (sare sozialak, blogak, web-orriak…) ipintzen ditugun eduki, argazki, iritzi… guztiak gure Aztarna Digitala sortuz doaz. Edozein erabiltzaile zein arlo profesionaleko pertsonak gure izena Google bilatzailean idaztea besterik ez du, guri buruz eskegita dagoen informazio guztia lortzeko.

Guk geuk edo hirugarrenek guri buruz sarean partekatu duten informazio orok, gure Nortasun Digitala sortzen joango dira. Esparru hau kontrolpean izatea ezinbestekoa izango da, hautaketa prozesu zein beste prozesu baten aurrean, kaltea eragin dezakeen informazioa egotea ekiditeko asmoz.

Sarean eskaintzen dugun lehen irudi honek, ezagutzen ez gaituen norbaitentzat gure aurkezpen gutuna suposatuko du, Ospe Digital gisa ezaguna. Gure Nortasun Digitalak eskaintzen duen irudiaren arabera, Ospe Digital hau, positiboa, negatiboa eta osatugabea izan daitekeelarik.

Gehiago ikus dezakezu Nortasun Digitalari buruz

Saihestu beharreko lau akats zure marka irudi bidez komunikatzerakoan

Webean irudia nagusi da eta irudi bakar batek mila hitzek baino gehiago balio duenez, zure marka pertsonala modu eraginkorrez helarazteko ekidin beharreko oinarrizko lau akats erakutsiko dizkizugu hemen.

  1. Internetera argazki bat (logoa, profileko argazkia, etab.) igotzerakoan, pantailan bistaratzeko gutxieneko baldintzak betetzen dituela ziurtatu behar duzu: 72 DPIko (pixel hazbete bakoitzeko) bereizmena eta RGB kolore profila.
  2. Gaur egun, sare sozialetan presentzia izatea ia sine qua non baldintza da zure marka ezagutarazi eta begi bistakoagoa egiteko. Hori dela eta, garrantzi handikoa da sare sozialetako bakoitzak argazkietarako (lehen orrialde, profil, esteka eta abarretarako) ezartzen dituen neurriak kontuan hartzea eta ahalik eta etekin handiena ateratzea. Sare sozialek ezarritako tamainak ikusteko, ikus esteka hau.
  3. Bestalde, pantailako irudietarako gutxieneko bereizmena eta sare sozialen neurriak errespetatuagatik ere, dena alferrik izango da baldin eta irudiak desitxuratzen badituzu (luzera edo zabalera aldatuz), zeren eta aldaketa mota horiek ardura eta profesionaltasun eskaseko itxura ematen baitute. Hala beraz, irudi bat eskalatzeko orduan, oso garrantzitsua da era proportzionalean handitzea edo txikiagotzea.
  4. Logotipo bat sortzen baduzu, ziurta ezazu gaizki erabilia edo inbaditua izatea ezin gertatzea. Horretarako, gutxieneko babes espazio bat finka ezazu, halako eran non beste inolako irudirik gainjar ez dadin edo zure markatik hurbilegi gerta ez dadin.

Jakina, marka pertsonal bat sortzea Internetera irudiak igotzea baino askoz gehiago da. Marka bat hutsetik nola egin, kudeatu eta ahalik eta etekin gehiena ateratzen jakin nahi baduzu, Asmoz Fundazioaren Personal Branding ikastaroari begiradatxo bat ematen ahal diozu.