Bi hizkuntza ofizialen erabilera sozialaren desoreka konpentsatzeko, euskarak lehentasunezko tratua behar duela kontutan hartuz; eta, bestetik, soziolinguistika lantzeko material gutxi dagoela ikusita, interesgarria iruditu zaigu Asmoz Fundazioan, ETB1eko “Tribuaren Berbak” programan landutako edukiak, DBH mailako material didaktiko osagarri gisa lantzea. Proiektuaren helburu nagusia da ikasleak inguratzen dituen errealitate soziolinguistikoaz jabetzea eta eleaniztasunaren eta euskararen aldeko jarrera aktiboa izan dezaten sustatzea.
Aurkezpenean parte hartu dute:
– Maite Iturbe Mendialdua, EITBren zuzendari nagusia.
– Iñaki Dorronsoro Plazaola, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioaren lehendakaria.
– Kike Amonarriz Gorria, proiektuaren zuzendaria.
– Iñaki Zapirain Retegi, sekuentzia didaktikoen koordinatzailea.
– Josune Zabala Alberdi, aholkulari metodologikoa.
Egitasmoa, Heziberri 2020 Planaren hezkuntza eredu pedagogikoaren markoan, Eusko Jaurlaritzaren EIMA 2.0 Ikasmaterial digitalak argitaratzeko programari esker garatu ahal izan da, Soziolinguistika Klusterraren aholkularitzarekin.
Informazio gehiago:
- “Tribuaren berbak. Hizkuntzen mundua eta euskara deskubrituz”: http://tribuarenberbak.asmoz.org/index.html
- EIMA gordailua: http://www.eimakatalogoa.eus/20962/tribuarenberbak/ ()
- ‘Hizkuntzen mundua eta euskara deskubrituz’ Sekuentzia didaktikoak: http://eusko-ikaskuntza.org/eu/proiektuak/-039hizkuntzen-mundua-eta-euskara-deskubrituz-039-sekuentzia-didaktikoak/pr-32/
- ‘Tribuaren Berbak’ saioko materiala ikasgeletarako egokitu dute: http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/tribuaren-berbak/osoa/4473937/tribuaren-berbak-saioan-oinarritutako-material-didaktikoa/
- Eskoletarako egokitu dute ‘Tribuaren berbak’ saioa: http://www.berria.eus/albisteak/128354/eskoletarako_egokitu_dute_039tribuaren_berbak039_saioa.htm
- ‘Tribuaren Berbak’ saioan oinarritutako material didaktikoa: http://www.diariovasco.com/culturas/tv/201611/03/tribuaren-berbak-saioan-oinarritutako-20161103163120.html
- Tribuaren Berbak telebista saioak eskolara eramateko material didaktikoa aurkeztu da: http://www.soziolinguistika.eus/node/6340
