Giza Eskubideen gaia egun pil-pilean dagoen gai nagusietako bat da, bai kaleko jendearen ahotan zein komunikabideetan. Izan ere, mundu mailan ematen ari diren gertaerek, egun, XXI.mendean gauden honetan, Giza Eskubideen urraketa eta zapalketak oraindik ematen direla argi erakusten digute.
Baina nola komunikatu daiteke hori guztia era egoki eta zuzen batean? Gizabanako guztiek dute iritzi-eta adierazpen-askatasuna. Eskubide horrek barne hartzen du erlijioa eta sinesmena aldatzeko askatasuna eta bakoitzaren iritziengatik inor(k) ez gogaitzeko eskubidea, ikerketak egitekoa eta informazioa eta iritziak mugarik gabe eta nolanahiko adierazpidez jaso eta zabaltzekoa.
Hori guztia kontutan hartuta kazetariek kontu handiz ibili beharra daukate informazioa landu eta helarazterako orduan. Eurek emandako berria, edo idatzitako notizia, milaka eta milaka pertsonek irakurri, entzun edo ikusiko baitute eta horrek izan dezakeen efektu biderkatzailea ikaragarria da. Horregatik, funtsezkoa da berria argitaratu aurretik egin behar den lanketa prozesua. Horretan piska bat sakondu nahi izanez gero, Asmoz Fundazioak aurten 2.urtez jarraian antolatu duen Giza Eskubideak eta Hedabideak ikastaroa gomendatzen dizuet.
