Pertsona itsuentzat teknologia lagungarriak

Pertsona itsuentzat teknologia lagungarriak

Erreboluzio digitala ez da persona guztiontzat berdina izan; jokoz kanpo geratu dira persona itsuak edo ikusmen bajukoak. Ordea, badira proiektu berritzaile batzuk teknologia berriak aprobetxatuz pertsona itsuei edo ikusmen bajukoei bizitza erraztu nahi dienak. Horrerako, 3 adibide aurkezten dizkizuegu:

  • Edozein testu irakur dezakeen eraztuna: askok hatza arrastan eramanez ikasi genuen irakartzen. Keinu hori egitea nahikoa litzateke pertsona itsuei edo ikusmen bajukoei edozein testu irakur dezakeen eraztunak lagundu ahal izateko, eraztunak testua ezagutuko du eta ahots altuan esango du.

 

  • Itsuentzako betaurreko inteligenteak: pertsona itsu gehienek ikusmen baju bat mantendu ohi dute, gehienetan argiaren eta mugimentuen arabera mugatua izaten dena. Betaurreko inteligenteek ikusmen baju hori aprobetxatzen dute; erabiltzen duten kamara eta software sistemak gertu dauden objektuak detektatzen ditu eta erabiltzaileak objektu horiek ezagutu ditzaten modu erraz batean aurkezten ditu.

 

  • Itsuentzako “Appstore”-a: askok pentsatzen dugu itsua izatea oztopo bat dela smartphone edo tablet bat erabiltzeko. Aldiz, aplikazio asko existitzen dira dagoeneko itsuei bizitza errazagoa egiten dienak. Ezagunenak audioliburuak edo ahots komandoak ditugun arren, badira beste batzuk ere esaterako: KNFB Reader-a, Tap Tap See-a, txanpon identifikatzaileak edo Color ID

 

Aplikazio hauek eta beste batzuk sakonago ezagutzeko Pertsona itsuentzako teknologia lagungarriak ikastaroaren bigarren edizioa antolatu dute APTES Elkarteak eta Asmoz Fundazioak.

Zerbait berri ikasteko 4 Youtube-kate

Asmoz - 4 Youtube-kate

Jakin badakigu Youtube ia hondorik gabeko entretenimendu gune izugarria dela: bideoklip-ak, film laburrak, era guztietako bideo-muntaiak… denetarik aurki dezakegu bertan. Sarritan, ordea, ez dugu kontuan hartzen zer edo zer ikasteko edo gure burua aberasteko tokia ere izan daitekeela. Eta ikasturte hasierak zerbait berri ikasteko grina piztu badizu, horretarako propio sortutako Youtube-kateren bat bisita dezakezu. “Zerbait berri ikasteko 4 Youtube-kate” irakurtzen jarraitu

Errealitate birtuala eta helburu pedagogikoak

errealitate birtuala

Errealitate birtualak beste mundu batean murgiltzeko aukera ematen digu, edo hala saltzen digute behintzat Google, Samsung edo Sony bezalako marka erraldoiek. Errealitate birtualari buruz hitz egiten dugunean, beharbada Oculus Rift izeneko gailua edo horren antzekoak datozkigu burura, gehienbat helburu ludikoetan erabilitakoak (bideojokoak).

Hala eta guztiz ere, teknologia berri hau ez da soilik jolasteko sortu, eta Javier Arranz euskal ingeniariak duela pare bat urte argi esan zuen bezala, errealitate birtualak irakaskuntzan ere berebiziko garrantzia du.

Horrela, gaur egun irakastea eta trebatzea xede duten aplikazio interesgarri asko aurki ditzakegu hainbat alorretan. Ildo horretatik, simulazio bidezko prestakuntza erabiltzen da ibilgailuak gidatzen irakasteko, aeronautikan edo medikuntzan (kirurgia simulazioak, psikoterapia…). Era berean, beste eremu askotan baliabide hauta da errealitate birtuala: domotika, arkitektura, hirigintza, oinarrizko ikerketa, meteorologia, astrofisika, kultura ondarea, museo ikustaldiak…

Medikuntzan, esaterako, zeresan handia izan du apirilean 14an Londresko NHS ospitaleak zuzenean transmititu zuen lehen ebakuntzak. Munduan lehenengo aldiz era horretara ikus zitekeen ebakuntzan, ikasleek 360 graduko ikuspegia erabil zezaketen.

Programen artean, nabarmentzekoa da giza gorputza barrutik arakatzea proposatzen digun The Body VR, asmo handiko proiektu berritzailea.

Erakunde publikoek zein pribatuek ere teknologia hau gogo handiz hartu dutela dirudi. Esate baterako, joan den abuztuan Britainiar Museoko bisitariei Brontze Aroa inoiz baino gertuagotik ezagutzeko proposatu zien. Erakusketa berezi honetan, bisitariek 3D teknologiaren bidez berreraikitako Brontze Aroko etxe batean sartu eta bertako lanabesak eta bestelako objektuak aztertzeko parada izan zuten.

Ez dugu hala ere hain urrunera joan beharrik errealitate birtualak museoetan izan duen harrera ona frogatzeko: pasa den apirilean Eureka! Zientzia Museoak ere Altamirako kobazuloak ikusteko aukera eman zigun… museotik bertatik atera beharrik gabe, jakina.

Beraz, nabaria eta begi bistakoa da errealitate birtualak irakaskuntzan ere aplikazio asko eta askotarikoak izan ditzakeela.