Espainiar estatuan, biztaleria osoaren %50ak egunero interneten nabigatzen duela diote estatistikek. Hauetariko askok, sare sozialetan profil bat dute edo izango dute, gainera. Gutako askok Facebook, Twitter, Instagram zein LinkedIn sare sozialetan presentzia dugu.
Hasiera batean, sare sozial hauek arlo pertsonalerako edo harremanan sozialak indartzeko sortuak izan ziren arren, gaur egun sare sozial pertsonalez gain, profesionalak indarra hartzen doazela argi ikus dezakegu.
Sare sozial profesionalak pertsona zein negozioentzat interesgarriak dira. Pertsonek lana topatzeko eta beraien kontaktu sarea handitzeko erabiliko dituzten bitartean, negozio edo enpresek, kolaboratzaile, bezero edo bazkide berriak bilatzeko erabiltzen dituzte.
Batean zein bestean ikusgarritasuna lortzeaz gain, jarraitzaileen konfidantza lortzea ezinbestekoa izango da. Horrez gain, komunitate edo jarraitzaile sarearen kalitatea eta hauek duten ezagutza maila ahalik eta aberasgarriena izatea komeni da.
Paradoxa dirudien arren, indibidualismoa nagusi den gizarte honetan, Informazio eta Komunikazio Teknologien garapenari esker, web 2.0 esparrua parte hartzailea da oso. Esparru digital horietan arrakasta izateko, etengabean beste pertsona zein profesionalekin harremanetan egotea ezinbestekoa da, gure iritziak edota geuk sorturiko edukia partekatzea.
Esparru digital ezbedinetan (sare sozialak, blogak, web-orriak…) ipintzen ditugun eduki, argazki, iritzi… guztiak gure Aztarna Digitala sortuz doaz. Edozein erabiltzaile zein arlo profesionaleko pertsonak gure izena Google bilatzailean idaztea besterik ez du, guri buruz eskegita dagoen informazio guztia lortzeko.
Guk geuk edo hirugarrenek guri buruz sarean partekatu duten informazio orok, gure Nortasun Digitala sortzen joango dira. Esparru hau kontrolpean izatea ezinbestekoa izango da, hautaketa prozesu zein beste prozesu baten aurrean, kaltea eragin dezakeen informazioa egotea ekiditeko asmoz.
Sarean eskaintzen dugun lehen irudi honek, ezagutzen ez gaituen norbaitentzat gure aurkezpen gutuna suposatuko du, Ospe Digital gisa ezaguna. Gure Nortasun Digitalak eskaintzen duen irudiaren arabera, Ospe Digital hau, positiboa, negatiboa eta osatugabea izan daitekeelarik.
Gehiago ikus dezakezu Nortasun Digitalari buruz
