Google-ek webgune berria plazaratu du mota guztietako artelanak ezagutu ahal izateko. Google-en Kultura Institutua baliabide ona izan ohi da artearen eta kulturaren inguruko sorkuntzen berri izateko. Arts & Culture webgunearen eta app-aren bitartez funtzio eta erreminta berriak proposatzen dizkigute.
Mugikorretarako prestaturiko aplikazioan nazioarteko museoetan aurki daitezkeen artelanak ezagutzeko erreminta berri asko daude. Edozein objektu bila dezakegu, kolore ezberdinak erabili eta baita artelanen estiloak ezagutu ere.
Denboraren ildoari jarraiki, artista edota sortzaile baten lanen bilakera azter daiteke. Google Cardboard tresna dutenek, berriz, ibilbide birtualak egiteko aukera dute garai artistiko ezberdinak ikusiz. Arte Identifikatzailea izeneko tresna ere sortu dute; museo batean ikusgai dauden erakusketen inguruko informazio erreala ematen du.
Uda garai honetan arteaz eta kulturaz gozatzeko beste bide bat proposatzen dizuegu. On egin!

