Zerbait berri ikasteko 4 Youtube-kate

Jakin badakigu Youtube ia hondorik gabeko entretenimendu gune izugarria dela: bideoklip-ak, film laburrak, era guztietako bideo-muntaiak… denetarik aurki dezakegu bertan. Sarritan, ordea, ez dugu kontuan hartzen zer edo zer ikasteko edo gure burua aberasteko tokia ere izan daitekeela. Eta ikasturte hasierak zerbait berri ikasteko grina piztu badizu, horretarako propio sortutako Youtube-kateren bat bisita dezakezu.

TED

Egoitza New Yorken duen irabazi asmorik gabeko mundu mailako erakunde honek hainbat gairi buruzko mintzaldi laburrak eskaintzen ditu: zientzia, literatura, enpresa mundua… milaka eta milaka bideoren artean, zure interesa erakarriko duen baten bat aurkitzea ez da zaila izango.

Hizkuntza: hainbat

Tareas Plus

Zailtasunak al dituzu matematiketako problemak ebazteko garaian? Oro har, zenbakiak eta horiek inguratzen dituzten unibertsoak atsegin dituzu? Erantzuna baiezkoa bada, kate hau oso lagungarria izango zaizu, zalantzarik gabe.

Hizkuntza: gaztelania

ASAPScience

Eguneroko zientziarekin lotutako hainbat galderari erantzutea da kate honen xedea. Azalpenak marrazkien bidez ematen dituzte ASAPSciencie-ko sortzaileek, gehienez bost minutuko iraupena duten bideo labur, arin eta ulergarrien bidez.

Hizkuntza: inglesa

Arte Divierte eta Fine Art-Tips

Leonardo Pereznieto izeneko artista mexikar bikainak marrazten irakatsiko dizu. Astero, marrazkilari honek bost minutuko bideoak argitaratzen ditu, gaztelaniaz zein inglesez.

Hizkuntza: gaztelania eta inglesa

Proposatutako Youtubeko kate hauen ondoren gehiago ikasteko gogorik baduzu, Asmozeko web orrian kulturarekin lotutako hainbat eta hainbat ikastaro aurkituko dituzu.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *