Ba al dakizu bideoak jar daitezkeela Facebook-eko perfilean? Ez da kontu berria, baina kultur erakundeentzako oso interesgarria izan daiteke aukera hau labur-labur bakoitzak bere jardunaren berri eman ahal izateko. Sare sozialetan gero eta leku gehiago daukate ikus-entzunezkoek eta Facebook-eko perfilak ez dira orain nahitaez estatikoak izan behar.
Bideo bat sortzeko asmoa daukazula eta ez dakizula nola egin? Jarraian emango dizkizugu argibide erraz batzuk.Oso erraza da bideo bat zure perfilera igotzea. Hartu zute telefono mugikorra eta eman ondoko urrats hauek:
- – Joan zaitez zure perfilera eta ikutu zure argazkia.
- – Perfilaren bideo berria grabatu atalera joan, eta bertatik zuzenean graba dezakezu bideo bat edota mugikorrean daukazun bideo bat igo dezakezu
- -Jarraitu botoiari eman, eta irudi txiki bat aukeratu behar duzu bideoarentzat
- – Azkenik, gorde botoiari eman
Oso erraza, ezta? Bideo on bat grabatzea da zereginik zailena.

